GKAI - Gizarte eta kirol animazioko eta irakaskuntzako goi-mailako zikloa

Ikastola izanik, euskal kulturaren elementuak gure lan tresna eta helburu ere badira: frontoia, esku pilota, herri kirolak…GKAI - Goi Mailako Zikloa

Nor gara

Ikastola honen parte den Barandiaran Lizeoan etorkizuneko goi-mailako ikasketetan prestakuntza eskaintzen dugu 1998. urtetik hona, Euskal Herriko Ikastolen proiektuaren barruan.

2008tik aurrera Zurriola Ikastolaren parte gara, 50 urtetan Donostiako ekialdean hezkuntza osoa eskaintzen duen ikastetxe sendoa. Ikasketak D ereduan eskaintzen ditugu, euskara baita gure hizkuntza.

Goi Mailako Zikloarekin urte askotako esperientzia dugu, lan eskakizunak dituen eskaerei erantzuteko ikasleak formatzen, gustuko dutena egiten duten bitartean. Alderdi pedagogikoari dagokionez, arlo praktikoez gain, egunean dauden metodologia eta dinamikak erabiltzen ditugu, kontzeptu teorikoak modu esanguratsuan landuz, ikasleen autonomia sustatuz eta etorkizuneko lanera bideratuz.

GKAI - Animatzaile/entrenatzaile/begirale lanetan jartzea tokatzen zaie gure ikasleei
Natura-inguruneko jolas jarduera fisikoak: mendiko bizikleta irteera. GKAI - Goi Mailako Zikloa Egoera fisikoa baloratzea: indarra lantzeko ariketak. GKAI - Goi Mailako Zikloa
Egoera fisikoa baloratzea: indarra lantzen autokargen bidez. GKAI - Goi Mailako Zikloa Istripuetan esku-hatzea: bihotz-biriketako bizkortzerako oinarrizko teknika. GKAI - Goi Mailako Zikloa
Erreskatea uretako instalazioetan: biktima traumatikoa maneiatzen. GKAI - Goi Mailako Zikloa Banakako kirol jarduera fisikoak: atletismoan hesiak lantzen. GKAI - Goi Mailako Zikloa