GKAI - Gizarte eta kirol animazioko eta irakaskuntzako goi-mailako zikloa

IZAN

kirolari ekintzaile kooperatibo euskaldun nahi duzuna!

Oso ekintza ezberdin eta dibertigarriak: naturako jarduerak (eskia), indarra lantzeko metodo berriak, gureak diren kirolak (sokatira)...GKAI - Goi Mailako Zikloa

Goi Mailako Zikloa

Urte askotako esperientzia dugu lan eskakizunak dituen eskaerei erantzuteko ikasleak formatzen.

Goi Mailako Kirol eta Irakaskuntzatzo teknikaria taldekako, bakarkako zein tresneriaz eginiko gorputz eta kirol jarduerak antolatzeko, sustatzeko eta koordinatzeko gai izango da.

Informazio gehiago
Erreskatea uretako instalazioetan: atoiak lantzen. GKAI - Goi Mailako Zikloa

2 urtetako zikloa

2000 ordu

=

1640 ikasgelako saio + saio praktikoak

+

360 praktikaldia

Bertako joko eta kirolak: herri Kirolak ikusten ditugu.GKAI - Goi Mailako Zikloa

Metodologia aktiboa

Ikaslea bere ikasketa prozesuaren protagonista da.

Informazio gehiago
Laneko Prestakuntza eta Orientabidea ikasgaian, taldeko lana egiten. GKAI - Goi Mailako Zikloa Egoera fisikoa hobetzeko TRX ariketak egiten. GKAI - Goi Mailako Zikloa

Irteera anitzak

1 /Kirol jardueren begiralea

2 /Turismo instalazioen animatzailea

3 /Kirol-instalazioetako soroslea

4 /Denbora libreko monitore edo koordinatzailea

5 /Curriculumetik kanpoko jardueren koordinatzailea eskola-eremuan

Informazio gehiago
GKAI - Banakako kirol jarduerak: atletismoa Donostiako mini estadioan GKAI - Banakako kirol jarduerak: igeriketa Donostiako Paco Yoldi igerilekutan GKAI - Banakako kirol jarduerak: atletismoa Donostiako belodromoan

Testigantzak

Edur Gartzia

“Ni Edur naiz, Zurriola ikastolako ikasle ohia. Ikasketak burutu orduko kiroldegian nengoen lanean, gaur egun kick boxing aktibitate berria ireki berri dugu, eta bertan nabil entrenadore moduan lanean. Oso oso gustura! Kirol mundua gustuko baduzu, aukera ezin hobea da ikasketa hauek burutzea, ondoren mundu horretan lan egiteko aukerak zabaltzeko.”

GKAI - Edur Gartzia

Maria Gallego eta Maria Martija

“Gradua bizitzan egin dugun gauza onenetariko bat izan da. Klase teorikoak garrantzitsuak izan ziren, baina are gehiago klase praktikoak. Hasieratik bukaerara iraskaleek gurekiko izan zuten gertutasun eta konfiantza oso garrantzitsua izan zen gure egunerokotasunean aurrera egiteko. Gradua egin ondoren hainbat aukera planteatzeko aukera izan genuen: ikasten jarraitu, lanean hasi edota biak konbinatu. Goi mailako zikloari esker lan munduan pixkanaka sartzen ari gara.”

GKAI - Maria Gallego eta Maria Martija

Ainitze Intxaurrondo

“Kaixo, Ainitze naiz, 2020. urtean bukatu nuen zikloa. Orain magisteritza ikasten nabil Huhezin, eta graduan gauza asko ikasi nituen. Beste zikloekin konparatuz niretzako politena edo esanguratsuena klasetik kanpo egiten genituen ekintzak izan ziren: kurtsoa hasi eta Zuhatzara joan ginen, mendi irteeraren bat ere egin genuen, txirrindan ibiltzera, eskiatzera, etab. Kirola eta aisialdian egiten diren ekintzak gustatzen baldin bazaizkizu, ziklo honek ate asko irekiko dizkizu.”

GKAI - Ainitze Intxaurrondo